QtMoko/eu

From Openmoko

(Difference between revisions)
Jump to: navigation, search
Line 1: Line 1:
{{Languages}}
+
{{Languages|QtMoko}}
 
QtMoko [[Neo FreeRunner]] gailuarentzat sortutako  eta [[Debian]]en oinarritutakobanaketa da. Erabiltzailearen interfazea eta telefonoa [[Qt Extended Improved]] edota [[Qtopia / Qt Extended on FreeRunner|Qtopia]] banaketan oinarrituta dago. Bere [http://qtmoko.org/ wikia] ikus dezakezu.
 
Revision as of 23:13, 14 June 2010

QtMoko Neo FreeRunner gailuarentzat sortutako eta Debianen oinarritutakobanaketa da. Erabiltzailearen interfazea eta telefonoa Qt Extended Improved edota Qtopia banaketan oinarrituta dago. Bere wikia ikus dezakezu.

Contents

Download

Hasteko, zure mahaigaineko ordenagailura eraman fitxategiak, radekp download gunean aurkituko dituzu:

Instalazioa

QtMokoren irudia FreeRunnerraren memorian ezarri (flasheatu) nahi baduzu, bi gauza flasheatu behar dituzu, alde batetik sistemaren kernela, eta bestetik, fitxategi sistema nagusia. Abiarazle moduan Qi sistema instalatuta baldin badaukazu, QtMoko banaketa mikroSD txartel batean ere instala daiteke. Horrela, aurreko sistema mantenduz sistema berria ere eskura eduki dezakezu. Edota, SD txartela aldatuz sistema asko eduki daitezke. Instalazioa hasteko, banaketa flasheatzeko asmoa baduzu, U-boot menua atera behar da, alegia, FreeRunnerra era berezian piztu behar da, horretarako, lehendabizi itzali FreeRunnerra, eta ondoren AUX botoia sakatuta daukazun bitartean pizteko botoia sakatu behar duzu. FreeRunnerrak honako U-Boot menua aterako du:

  *** BOOT MENU (NOR) ***
  Boot
  Boot from Mirco SD (FAT/ext2)
  Set Console to USB
  Set Console to Serial
  Reboot
  Power Off  

Egoera horretan 30 segundu iraungo du, Ezer egiten ez baduzu ohi bezala abiatuko da. Menuko aukera bat ala bestea hartzeko AUX botoia erabil daiteke. Egin beharrekoa honakoa da, hasteko, Set Console to USB aukeratu behar da, horrela, USB konexioa erabiliz mahaigaineko ordenagailu batetik FreeRunnerra kontrolatu ahal izango duzu. Mahaigaineko ordenagailuan root eskubideak beharko dituzu, eta gainera, dfu-util aplikazioa instalatuta eduki behar duzu. Gainera, ordenagailuan bertan eduki behar dituzu kernela (uImage-bertsioa.bin) eta root fitxategi sistema (qtmoko-debian-bertsioa.jffs2). 30 segundu horietan dfu-util agindua exekutatu behar duzu, eta hainbat parametro pasa behar zaizkio. Neo FreeRunner batean kernela flasheatu nahi baduzu honako agindua exekutatu behar duzu ordenagailuan (betiere FreeRunnerrak USB bidez konektatuta egon behar du ordenagailura):

sudo dfu-util -a kernel -R -D uImage-bertsioa.bin

Agindu horren ordez osotuagoa ere erabili daiteke, izan ere gailua ere zehaztu baitezakegu aginduan, gure kasuan NeoFreeRunnerra denez:

sudo dfu-util -d 0x1d50:0x5119 -a kernel -R -D uImage-bertsioa.bin

Ondoren fitxategi sistemaren erroa ere flasheatu beharko dugu, eta horretarako, honako agindua behar dugu:

sudo dfu-util -a rootfs -R -D qtmoko-debian-bertsioa.jffs2

Berriz ere, gailua adierazi nahi izan ezkero beste aukera hau erabil daiteke:

sudo dfu-util -d 0x1d50:0x5119 -a rootfs -R -D qtmoko-debian-bertsioa.jffs2

Lehenengo abiaraztea

Instalazioaren ondoren (errorerik gabeko instalazioaren ondoren) FreeRunnerra abiarazi behar da. Abiarazitakoan pantaila taktila kalibratzeko eskatuko du. Diana modukoa batzuen gaineak ukitzeko eskatuko digu, eta azkenik instalatu duzun QtMoko banaketa ikusiko duzu zure gailuan.

QtMoko after first boot

Login

FreeRunnerrean login bidez konektatzeko, USB-kable bidezko sare-konexioa erabil daiteke (ikusi USB sare konexioa), horrela zure ordenagailutik ssh bidez konexioa ezer dezakezu freeRunnerrera honako agindua erabiliz:

  desktop# ssh -X -l root 192.168.0.202

FreeRunnerrko root erabiltzaileak ez dauka pasahitzik, beraz, ez dizu pasahitzik eskatuko. Baina, segurtasunagatik komeni da root erabiltzaileari pasahitza jartzea, batez ere WLAN sare interfazean ssh-deabrua abiarazten duzunean. Pasahitza ezartzeko, ssh konexioa egin ondoren, edozein linuxe makinetan bezala, passwd agindua exekutatu behar da:

  neo# passwd

USB kablearen bidez internet konexioa ezarri baduzu biltegietako datuak eguneratzea komeni da, horretarako:

  neo# apt-get update 

Internet konexioa ba ote dabilen ikusteko, zure FreeRunnerreanOpenMoko web zerbitzariari ping egin diezaiokezu:

  neo# ping 88.198.93.221
  neo# ping wiki.openmoko.org

Lehenengoa ondo badabil baina bigarrena ez, orduan DNS zerbitzaria gaizki dabilkizu.(ikusi USB Networking).

Ordua eta data ezartzea

Zure ordenagailutik ezar ditzakezu ordua eta data, horretarako:

ssh root@openmoko "date -fr @`date -u +%s`"

NTP Bezero baten bidez ezarri nahi badituzu, instalatu ondoko paketea (sare konexioa edukiz gero, jakina) (ikusi USB Networking)

# apt-get install ntpdate
# ntpdate-debian

Informazio gehiago data eta orduaren ezarpena.

Personal tools