Manuals/Neo FreeRunner/eu

From Openmoko

Revision as of 20:12, 20 January 2010 by Joseba (Talk | contribs)

Jump to: navigation, search

Mila esker Neo FreeRunner erosteagatik. Neo FreeRunner telefonoa Openmokorako pentsatutako bigarren hardware plataforma da. Gida honetan hasierako erabilerarako behar duzuna eta tresna berria ezagutzen ikasiko duzu.

Neo FreeRunner Package

Hardwarearen konfigurazioa, Neo Freerunnerra eta bere osagaiak ezagutzen hasi

Mikro-SD txartelaren, SIM Txartelaren eta bateriaren instalazioa

   * Neo Freerunnerraren atzeko tapa kendu, horretarako, alboetatik heldu telefonoa, eta goian daukan arteka edo zirrikituan azkazalen laguntzaz atzerantz bultza eta atzeko tapa askatuko da. 
zirrikituan azkazalez bultza.
Atzeko estalkia askatu!
  • Orain bateria jarri behar den kokagunea agerian dago, eta bere azpian telefoniako txartela eta Mikro SD txartela jartzeko guneak ere ikusiko dituzu.
  • Lehendabizi SIM txartelaren estalkia askatu behar da, horretarako, beherantz (kanpoko USB entxufe alderantz) bultza metalezko klipa. Kontu handiz ibili, zati delikatua baita hau, eta indarrez eginez gero kalteak eragin daitezke. Norantza ere arretaz aztertu.

Jarri SIM eta SD txartelak hemen.
  • Altxa SIM txartela eusteko klipa.
  • Mikro-SD txartelak erabili aurretik begiratu onartzen direla jakina den Mikro-SD txartelen zerrenda.
  • Mikro-SD euskarria bi aldetatik lotuta dago, Errazena alda bakoitza banaka askatzea da. Erditik tiraz bi aldeak batera askatzen saituz gero, loturak indar handiagoa egiten du, beraz, lehendabizi alde bat askatu eta gero bestea. Kontuz labanekin edota bihurkinekin! honako argazkietan ikus daiteke euskarria irekita eta txartelak sartuta.
  • Sartu Mikro-SD txartela bere euskarrian. Kontuan izan euskarrian txartela eusteko kartolatxoak (eusteko topeak) daudela, kartola horien artetik sartu txartela (tente geratuko da txartela, kontaktuak beheko aldean) eta ondoren itxi euskarria txartela etzanda gera dadin. Txartelaren kontaktuak beheko aldean geratu beharko dute, alegia ez dira ikusiko, eta gainera telefonoaren ertzean egongo dira.
  • Mikro-SD txartelaren euskarria etzan ondoren, bi lokailuak ondo itxi dirala ziurtatu. Gaizki itxitako euskarriko txartela ez du ikusiko telefonoak.
  • SIM txartela bere euskarrian sartu, kontu izan honek ere metalezko bi kartolatxo dauzkala, eta horien artean sartu behar dela.Berriz ere kontaktu elektrikoak beheruntz geratu behar dute, eta ebakitako ertza Freerunner gailuaren kanpo aldetik gertu geratu behar du (GPS antenaren aldean).
  • Etzan SIM txartelaren euskarria eta metalezko klipa GPS antenaren aldera labaindu ondo itxita gera dadin.
SIM and SD euskarriak irekita, eta txartelak beren lekuetan
Gailu batzuek itxura hau daukate, tanta modukoa ez da akatsa
  • Sartu bateria horretarako gunean, bateriaren kontaktuak telefonoaren kontaktuekin elkartuz. Lehendabizi kontaktuen aldea sartu.
  • Freerunnerraren atzeko tapa bere tokian jarri.

Tips

Bideotxoa ere ikus dezakezu. Neo gailuaren bertsio zaharrarekin egina den arren, antzeko prozesua da.

Personal tools